martes, 22 de junio de 2010

domingo, 20 de junio de 2010

sábado, 12 de junio de 2010

domingo, 30 de mayo de 2010

Bodegoi parea!


Sua eta udazkena.
Oso gustoko dut lehena,
Ez da beti ordea udazkena atsegina.
Goibel ta geldoa jakina,
negu gorrietara heltzeko adina.
Su berotan egoteko aina.

martes, 25 de mayo de 2010

Erretratu generoaren txanda!



Gaurko honetan erretrato generoaren txanda da, telebista pantailari ataraniko zenbait argazki egin ditut aspaldion, eta hona hemen horietako pare bat. Postmodernoa ala modernoa, gaur eguneko irudi bonbardeaketaren ondoriozko irudiak dituzue hauek. Hurrengoan bodegoia lantzeaz saiatuko naizelakoan, hurrengo baten gaude ikusleok!

lunes, 3 de mayo de 2010

Eguneroko paisaia, parkea biluzik!




Aspaldian kamara gabe, telefonoa erabiltzen dut argazkiak egiteko, noski photoshop mobile ere martxan jartzen dut, nola bestela? Ezagutzen nautenek badakite zeinen gustuko dudan terraza baten ezarrita kafe on bat hartu eta danadalakoaz mintzatzen aritzea, edo bakarka nagoenean argazkiren bat ateratzea eta emailetik igortzea! Ez dakit blog honek iraungo ete duen baina saiakera honetan noizean behinekoak igotzen saiatuko naiz. Neuretzako esanguratzu direneko bai marrazki zein argazki kutxun eta txukunenak igoaz... Beraz hona hemen Mungiako parkean ateratako argazki parea nolabait hasikera emanik udaberri eta uda garaiko zikloari!